Txahal janerako sarrerak salgai daude tabernan
Txahal janerako tiketak salgai daude Amortoko herriko tabernan
Urteroko ohiturari jarraituz, abenduaren 4an txahal jana prestatu dute herritarrek. Bertan parte hartu nahi duten guztiek herriko tabernan izena eman beharko dute.
Izena ematearekin batera, txahal janean parte hartzea ahalbideratzen duen tiketa erosi beharko dute. sarrera bakoitzak 25 euro balio ditu. «Ez da normalean arazorik egoten sarrerak saltzeko, eta berehala amaitzen dira», esan dute antolatzaileek. Gehienez 450 lagunentzako lekua egongo da abenduaren 4ko bazkarian.