Kultur Aretoa estreinatu dute jaietan
San Andres jaietako Eriz magoaren ikuskizunagaz estreinatu dute etxebarritarek Kultur Areto berria. Jubilatuen egotetxea, umeen jangela eta Kultur Aretoa hartuko ditu bere baitan udaletxe zaharrak. Jubilatuen egoitza eta jantokia bertan zeuden lehendik...
San Andres jaietako Eriz magoaren ikuskizunagaz estreinatu dute etxebarritarek Kultur Areto berria. Jubilatuen egotetxea, umeen jangela eta Kultur Aretoa hartuko ditu bere baitan udaletxe zaharrak. Jubilatuen egoitza eta jantokia bertan zeuden lehendik, baina, orain, guztiz berrituta daude. Eskilarak igo eta ezkerretara Kultur Aretoa eta jantokia dagoz bai eta komunak eta aldagelak ere. Eskumatara, berriz, Jubilatuen egoitza. Bertan hartu zuten atzo herritarrek inaugurazioko mokadua. Azkenik, goiko solairuan, gazteentzako lokala eta ludoteka txiki bat dagoz.
Inaugurazioa eginda, Kultur Aretoko butakak bete egin ziren atzo Eriz magoaren trikimailuak ikusteko. Ume, gazte eta nagusiak barre itzelak egin zituzten magoagaz eta bere laguntzaileekin. Erosoa behitandu zitzaien, gainera, aretoa.
Eguerdiko tartearen ondoren, briska txapelketa jokatu zen frontoian jarritako mahaietan. 16 urtetik beherakoak alde batetik eta handik gorakoek bestetik jokoan jardun zuten iluntzera arte.
Urtero legez, afari merienda aurretik, San Andres jaietako kartelen lehieketako sari banaketa egin zen. Aurtengo irabazleak, Uxue Markiegi, Alain Txurruka, Iratxe Sotil eta Mikel Etxabe eta Ainara Lejardi izan dira. Partaide danek oparia izan zuten eta irabazleek saria.
Eguna amaitzeko, odoloste, talo eta gaztainak afaldu zituzten frontoian batu ziren herritarrek.