Zauritu bi izan dira Ispasterko istripuan
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 08:45 aldera, istripua izan da BI-338 errepidean, Ispaster parean. Ertzaintzaren arabera, auto bik (bata Opel Zafira, eta bestea Fiat Bravo) elkarren artean talka egin dute, eta, horren ondorioz, pertsona bi zauritu ...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 08:45 aldera, istripua izan da BI-338 errepidean, Ispaster parean. Ertzaintzaren arabera, auto bik (bata Opel Zafira, eta bestea Fiat Bravo) elkarren artean talka egin dute, eta, horren ondorioz, pertsona bi zauritu dira. Larria ez dela uste dute ertzainek; dena den, oraindik ez dute zaurituaren inguruko datu zehatzik. Zauritutakoak –bata 41 urtekoa eta bestea 11 urtekoa– Galdakaoko ospitalera eroan dituzte. Istripuaren ondorioz, trafikoa aldizka arautu behar izan dute.