Bentakale eta Aixpe arteko ibilbidea oinezkoentzat egokitzen dabiltza
Ispasterko Bentakale eta Aixpe auzoak lotzen dituen ibilbidea barriro be oinezkoentzako ibiltzeko moduan egongo da; udalak jakinarazi duenez, «gabonetarako prest egotea» espero du. Denbora batez oinezkoentzako itxita egon da Ispasterko auzo bi horien...
Ispasterko Bentakale eta Aixpe auzoak lotzen dituen ibilbidea barriro be oinezkoentzako ibiltzeko moduan egongo da; udalak jakinarazi duenez, «gabonetarako prest egotea» espero du.
Denbora batez oinezkoentzako itxita egon da Ispasterko auzo bi horien arteko ibilbidea, eta, orain, udalaren asmoa, «bidea berreskuratzea da». Horregatik, urrian obrak egiteari ekin zioten beharginek. Horretarako, besteak beste, hormigoizko ibilbide bat egingo dute. Dena den, ibilbidea berreskuratzeaz gain, azpiegituretan hobekuntzak igarriko dituzte bertako auzotarrek; izan be, obra horiek egiten dituzten bitartean, uraren hoditeria barriztuko dute, Aixpe auzoraino gas-hartunea eroango dute, argiteria pubikoa eguneratuko dute eta argindarra igarotzeko tutuak ezarriko dituzte. ; izan be, tik eta gabonetarako amaitxute nahi da euki. Agenda 21 en barruen sartu genun.
«Duela zortzi bat urte gasa sartzen hasi ginen eta Bentakalen lurperatzeko lanak egin genituen, baina Aixpe auzoa ez zen sartu fase hartan», azaldu du Jesus Lekerikabeaskoa Ispasterko alkateak. Horregatik, lehenengo fase honetan Aixpe auzora gasa eroango dute; «bigarren fase batean, etxeetara ailegatzeko».
Aipatu obren aurrekontua «110.000 euro ingurukoa» da eta Agenda 21 programaren baitako lanak dira. Diru kopuru horren %80ko laguntza jaso dute Bizkaiko Foru Aldunditik.