Markina-Xemeingo XII. Ekoargazki Lehiaketak 23 argazkilari batu ditu
23 lagunek parte hartu dute aurten Ekozain ekologia taldeak antolatu duen Ekoargazki Lehiaketan. Domeka goizean atera zituzten parte hartzaileek argazkiak, eta dagoeneko, ia danek entregatu dute lehiaketarako aukeratutako lana. Aurtengo gaia ibaia eta ...
23 lagunek parte hartu dute aurten Ekozain ekologia taldeak antolatu duen Ekoargazki Lehiaketan. Domeka goizean atera zituzten parte hartzaileek argazkiak, eta dagoeneko, ia danek entregatu dute lehiaketarako aukeratutako lana. Aurtengo gaia ibaia eta bere bizitzak izan da. Argazkilari guztien lanak ikusgai egongo dira, abenduan jarriko duten erakusketan. Datorren hilabetean emongo ditu bai eta sariak Markina-Xemeingo ekologia taldeak.