Zaloaren aldeko kantu txapelketa martxan dago
Zaloaren aldeko kantu txapelketa lehiatuko da azaroaren 24an Etxebarriko udaletxean. Lea-Artibaiko kantu zale guztiek dute aukera txapelketan parte hartzeko, eta urtero modura, banaka, binaka zein taldeka aritu ahalko dira. Taldeen kasuan baina, gehi...
Zaloaren aldeko kantu txapelketa lehiatuko da azaroaren 24an Etxebarriko udaletxean. Lea-Artibaiko kantu zale guztiek dute aukera txapelketan parte hartzeko, eta urtero modura, banaka, binaka zein taldeka aritu ahalko dira. Taldeen kasuan baina, gehienez hogei lagunekoak izan ahalko dira. Parte hartzaileek A Capella edo musika tresnen laguntzagaz abestu ahalko dute eta bi kanta abestu beharko dituzte euskaraz. Txapelketan parte hartu nahi duenak, bi telefono zenbaki izango ditu aukeran izena emoteko: 628 865 709 eta 626 842 008. Barikura arte egongo da lehiaketan izena emoteko aukera.