Abenduaren 12an emongo dute Kemen Urangaren estradizioaren gaineko epaia
Gaur hasi eta amaitu da epaiketa. 10:00etan zen hastekoa, eta azkanean, atzerapen txiki batekin 10:30ean hasi da. Uranga bertan epaiketa gelan egon da, eta hara joan diren senideek esan dute «ondo» ikusi dutela. «Epaiketa hasi aurretik pilo bat besa...
Gaur hasi eta amaitu da epaiketa. 10:00etan zen hastekoa, eta azkanean, atzerapen txiki batekin 10:30ean hasi da. Uranga bertan epaiketa gelan egon da, eta hara joan diren senideek esan dute «ondo» ikusi dutela. «Epaiketa hasi aurretik pilo bat besarkada eta musu bidali dizkigu, eta epailea etorri arte barrura sartu dute», zioten, atzo, auzitegitik urten zutenean.
13:10era arte luzatu da epaiketa. Epaileak esan du Urangari 2000. urteko kolaborazio bat leporatzen diotela, eta urte hartan Britainia Handian ETA ez zela erakunde terrorista kontsideratzen. Hartara, Fiskaltzari eskatu dio moralitate kontuak alde batera laga eta probak aurkezteko.
Gaur epaiketara joan diren senideek eta bihar bisitara doazenek –kristaleko bisita izango da– domekan egingo dute buelta.
Bestalde, azaroaren 24an, euskal taldeen kontzertua egongo da Londresen (Ingalaterra), bertan dauden euskal presoen alde.