Lekeitioko babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza etenda geratu da
Telefonica zaharreko lurretan eraikitzekoak ziren babes ofizialeko 162 etxebizitzen proiektua geldirik geratu da. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eten egin ditu, finantzaizio faltagatik, EAE mailan, herri desberdinetan zitue...
Telefonica zaharreko lurretan eraikitzekoak ziren babes ofizialeko 162 etxebizitzen proiektua geldirik geratu da. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eten egin ditu, finantzaizio faltagatik, EAE mailan, herri desberdinetan zituen proiektuak eta horrela jakinarazi dio Lekeitioko Udalari. EAJta agintean zegoenean gauzatu zen Telefonicako proiektua. Horren bidez, 162 babes ofizialeko etxebizitza eraiki nahi ziren, euretako %60 jabetzan izango lirateke eta %40 alokairuan. Etxebizitza sozialen proiektuaren atzerapena ez du begi onez ikusi Lekeitioko EAJak, eta Bilduko udal taldeari «hitzarmena babesten ez jakitea» leporatu dio. «Lekeitioko Udalak herriko interesen aurrean utzikeria eta interesak babesteko ahalmenik ez dutela demostratu du, eta azken legealdietan zehar egindako lana zamarpotora bota du», adierazi dute. Bilduko udal ordezkariek, bestalde, Eusko Jaurlaritzaren erabakia maila globalean kokatu behar dela argitu dute, EAE guztia hartzen duelako, eta obrak amaitzeko dirurik ez dagoela jakinda, proiektua hastea erantzunkizun falta bat izango litzatekela azpimarratu dute.