Ekainean aurkeztu zuten Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapenerako elkarteek
www.oizegin.com web ataria. Funtsean, webguneak
Lea-Artibaiko eta Durangaldeko baserriko produktuak internet bidez erosteko aukera esakintzea du. “Landa Garapenerako alkarte biek tresna elektroniko hau ekoizleen eskura jarri dute, euren produktuen promozioa eta salmenta internet bidez sustatzeko”.
Orain, ataria sortu eta hilabete batzuetara, izena emanda dauden
ekoizleen kopurua %20 hazi dela esan dute alkarteek. “Gure helburua 30 ekoizletatik gora proiektuarekin bat egitea da. Eta nola ez, atariaren on line dendan egunetik egunera produktuen eskaintza zabalagoa izatea dugu helburu”. Horretaz gain,
webgunea berritzen eta eskaintza berriak egiten dabil.
Bada, ohikoak diren eskaerez gain, azaroan eta abenduan bertoko produktuekin Gabonetako otzarak prestatzeko aukera eskaintzen ari da
www.oizegin.com web orria, dendaren atalean. “
Gabonetako otzarak abenduak 14ra arte eskatu ahal dira; banaketa abenduaren 14tik 18ra egingo da”. Gainera, Gabonetarako eskaintza moduan,
abenduaren 31ra arte, www.oizegin.com dendan egiten diren
eskaera guztiak doan bidaliko direla be aurreratu dute alkarteek.
Proiektuak urte erdi badu be,
handitzen jarraitzeko xedea duela aurreratu dute alkarteek. “On line denda edukitzeaz gain, ekoizleak hobeto ezagutzeko aukera be badago. Produktuak non eta nola eskoizten dituzten, ustiapenak non dauden kokatuta, eta bestelako informazioa jaso ahal da”.