50 lagunek egin dute bat Madalena goian
Mendi Astearen barruan , finalista eguna ospatu du Aurrera Mendi Taldeak. Madalenara mendi irteera egin zuen domekan, eta 50 bat lagunek egin zuten bat tontorrean. Hamazazpi atera ziren Ondarroatik, goizean goiz, euri apur bategaz. Beste batzuek na...
Mendi Astearen barruan , finalista eguna ospatu du Aurrera Mendi Taldeak. Madalenara mendi irteera egin zuen domekan, eta 50 bat lagunek egin zuten bat tontorrean. Hamazazpi atera ziren Ondarroatik, goizean goiz, euri apur bategaz. Beste batzuek nahiago izan zuten Berriatuatik utten. Egon zen bidea bizikletaz egin zuenik be. Giro edarra eduki zutela esan dute Aurrerako arduradunek. Eta eguraldia, lagun izan zuten azkanean. Aurten, sari banaketa berezia egin dute. Tontorrera igo zen parte hartzaile bakoitzari zozketa zenbaki bat emon zieten Aurrera mendi taldekoek. Gero, hamabost sari zozkatu zituzten, mendian erabiltzeko material zein produktuak. Menditik bueltan, bazkaritan batu ziren mendi taldeko arduradunak. Hurrengo irteera, ohi legez, Kalamendira egingo dute, Gabon Zahar Egunean.