Lea-Artibaiko baserri paisaiei buruzko hausnarketa bilera egingo da datorren martitzenean
Hitzordua 19:00etan dago jarrita, Markina-Xemeingo Patrokua Jauregian. Bilerak bi ordu iraungo ditu (19:00etatik 21:00etara). Ordu tarte horretan, Lea-Artibaiko baserri paisaiei buruzko hausnarketa eta eztabaida egingo da. Bilera Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkarteak antolatu du.