Eguenera aurreratu du Artibai Futbol Taldeak asteburuko partidua
Eguenera aurreratu dute Artibai Futbol Taldeko nagusiek asteburuan jokatu behar zuten partidua. Horrela, 17:00etan batuko dira Barroetan Abadiñoren kontra aritzeko. Partidu garrantzitsua izango da Artibairentzat. Markina-Xemeingo taldeak irabazteko pr...
Eguenera aurreratu dute Artibai Futbol Taldeko nagusiek asteburuan jokatu behar zuten partidua. Horrela, 17:00etan batuko dira Barroetan Abadiñoren kontra aritzeko. Partidu garrantzitsua izango da Artibairentzat. Markina-Xemeingo taldeak irabazteko premia dauka, puntuak ateratzen hasi eta sailkapenaren azpiko zulotik atera ahal izateko. Bost partidu falta zaizkio Artibairi lehenengo buelta amaitzeko, hiru etxean ¬Abadiño, Apurtuarte eta Uritarra¬ eta bi kanpoan ¬Iraultza eta Fruiz¬. Taldearen asmoa, egueneko partidutik aurrera, burua altzatzen joatea da, bigarren buelta lasaiago hasteko.