Fede Badiolak ikuskizuna eskainiko du bihar, Durangoko Azokan
Durangoko Azokan egongo da Fede Badiola ondarrutar aktorea bihar, K@bia gunean, Ipuin kontalari inprobisatua ekimenean. Bi emonaldi izango dira: 11:00etan eta 17:30ean. Manex pailazoa aterako du taula gainera Badiolak. Ikusleek sakeleko telefonoetara a...
Durangoko Azokan egongo da Fede Badiola ondarrutar aktorea bihar, K@bia gunean, Ipuin kontalari inprobisatua ekimenean. Bi emonaldi izango dira: 11:00etan eta 17:30ean. Manex pailazoa aterako du taula gainera Badiolak.
Ikusleek sakeleko telefonoetara aplikazio bat jaitsi eta aktorea martxan ipiniko dute aplikazioan dauden pertsonaiekin.
Iaz Ander Lipus markinarra izan zen ikuskizun berritzaile horretan aktore sartu zena, eta Badiolak ezin izan dio ezetz esan Durangoko Azokako zuzendariak egindako eskaerari. «Erronka moduan hartzen dut, egia esan, ez dakit zer aterako den», esan du Badiolak.