Muntañola komikigilea omenduko du Luterl taldeak Ondarroako 16. Komiki Jardunaldian
16. Komiki Jardunaldiak erakusketagaz hasiko dira martxan gaur arratsaldean, udal erakusketa aretoa agertoki dela. Luterl taldeak «ilusioz eta sentimenduak azaleratuta» prestatu ditu. Erakusketak omenaldia egiteko balio izango du Luterlek jakitera e...
16. Komiki Jardunaldiak erakusketagaz hasiko dira martxan gaur arratsaldean, udal erakusketa aretoa agertoki dela. Luterl taldeak «ilusioz eta sentimenduak azaleratuta» prestatu ditu.
Erakusketak omenaldia egiteko balio izango du Luterlek jakitera emon duenez, Joaquin Muntañola Puig komikigile katalana omentzeko. Aurtengo martxoaren 5ean hil zen komikigile ezaguna, 97 urtegaz. Berau omentzeko, Burdinjaun, Rober Garay eta Joaquin Agredak euskal komikigileek orain Ondarroan ikusi ahalko den erakusketa antolatu dute, Facebook bidez koordinatuta.
Horretarako, gai nagusitzat TBO komiki-aldizkarian argitaratu zuen Josechu el Vasco Muntañolaren lanik ezagunena hautatu dute, euren hitzetan, «lehenengo euskal superheroia».
EGITARAUA
- Erakusketa. Gaurtik abenduaren 16ra arte. Udal Erakusketa Aretoan, Josechu el vasco erakusketa, TBO komiki aldizkari historikoko pertsonaiaren omenez. Basauriko eta Gernikako Kultur Etxeek elkoiztutako erakusketa da.
- Irratsaio berezia. Abenduaren 12an. 22:00etatik 24:00etara, Radixu Irratiko (FM, 105.5/radixu.info) Azken Mohikanoak irratsaioan. Gonbidatuak: Roberto Garay komikilaria –omenaldiaren bultzatzaileetako bat–, Iñaki Berazategi kazetaria eta komiki aditua eta Kaiet Bengoetxea eta Aitor Urkiola “Brontxe” ondarrutar komikilariak eta erakusketako partaideak.