Lekeitioko Beteranuen Trinketeko Txapelketa martxan dago
Iazko legez, aurten be martxan jarri dute VIII. Trinketeko Esku Pilota Txapelketa. Norgehiagoka Udal Kirol Patronatoak antolatzen du, eta helburua, jende helduak parte hartzea da. Aurten be, binakakoa izango da lehiaketa, eta adin zehatz bat daukatenei...
Iazko legez, aurten be martxan jarri dute VIII. Trinketeko Esku Pilota Txapelketa. Norgehiagoka Udal Kirol Patronatoak antolatzen du, eta helburua, jende helduak parte hartzea da. Aurten be, binakakoa izango da lehiaketa, eta adin zehatz bat daukatenei zuzenduta egongo da. Horrenbestez, 40 urtetik gorakoek ahalko dute jokatu. Partidak domeka goizetan jokatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan, eta pilota goxoak erabiliko direla aurreratu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek, kiroldegian emon behar dute izena 2013ko urtarrilaren 6a orduko, edo 94-6243005 telefono zenbakira deitu ahalko dute.