Porrot barri bat jasota, hamabosgarren daude Aurrerako nagusiak
Ezinean. Horrela ibili da Aurrera asteburuan, eta hiru puntuei ihes egiten utzi dio. Porrotagaz, hamabosgarren dago orain momentuan Ondarroako taldea, hamahiru puntugaz, azkanaurrekoak baino puntu bakar bat gehiagogaz baino ez. Aretxabaletak hartu zuen...
Ezinean. Horrela ibili da Aurrera asteburuan, eta hiru puntuei ihes egiten utzi dio. Porrotagaz, hamabosgarren dago orain momentuan Ondarroako taldea, hamahiru puntugaz, azkanaurrekoak baino puntu bakar bat gehiagogaz baino ez.
Aretxabaletak hartu zuen aurrea markagailuan, Perezen gol bategaz.Atsedenaldira joan aurretik, Julenek egin zuen bardinketaren gola, penalti jaurtiketan. Bigarren zatian, baina, Aretxabaleta nagusitu zen. Eurek ipini zuten gola. Eurek ipini zuten jokoa. Era horretan, Perezek egin zuen tale bisitariaren bigarren gola, eta Erañak hirugarrena eta azkana. Merezitako garaipena lortu zuen Aretxabaletak.
«Etxean jokatu ditugun azkanengo bi partiduetan puntu bakarra atera dugu, eta taldea jaisteko benetako arrisku postuetan dago orain. Jokalariek daukaten guztia emon beharko dute beheko postuetatik urteteko», esan du Eladino Gonzalez presidenteak