Gaur jokatu dira Plaiero txapelketako lehenengo bueltako azkenengo partiduak Isuntza hondartzan. Aurtengoan sei egunetan egin da lehenengo fasea eta, danera, 19 taldek hartu dute parte. Sailkapena plazan jarriko da.
Hiru zelaitan banatuta egon da partiduen egunetan Isuntza. Horietan, txikienen mailetatik handienetara jokatzen zituzten partiduak. Mailak, hurrengoak: Aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak eta txikiak.
Hiru denboratan zatitu dituzte partiduak eta ume dan-danek jokatu dute zati bat gutxienez.
Partiduak goizeko 9:00etan hasten ziren, baina marea dela eta, orduak aldatzen joan dira. Gaurkoa 12:00etan izan da.
Antolaketan gurasoek eta Lekeitio Futbol Taldekoek parte hartu dute. Esate baterako, arbitro moduan Lekeitio Futbol Taldeko nagusiak aritu dira.
«Oso gustora» egon dira bai antolatzaileak, baita gurasoak be. «Ederto joan da dena», adierazi dute. «Gainera, denbora ederra egin du», gaineratu dute.
Urtero legez, Aste Santuan jokatuko da Plaiero Txapelketako bigarren buelta. Hor erabakiko dira maila bakoitzean lehenengo postu bietan geratzen direnak zeintzuk diren. Horiek izango dira maiatzean jokatuko den finalera pasatuko direnak.