Bihar Lekeition egitekoak ziren etxe kaleratzea bertan behera geratu da
Etxetik kaleratua izatekotan zegoen lekeitiarrak ez du bihar etxerik utzi beharko. Etxe jabeen abokatuagaz negoziatzen ibili ostean, luzapen bat adostea lortu da gaur. Arazoa baina, ez da amaitu. Luzapenagaz, konponbide bat aurkitzeko epe bat ematea da lortu dutena.
Etxe kaleratzea konpondu nahian, Lekeitioko hainbat eragile inplikatu dira: Lekeitioko Herri Asanblada, Lekeitioko Udala, herriko parrokoa, eta PAH Sendia plataforma. Udalaren ikuspuntutik, herritar guztiek aterpea izateko eskubidea defendatu beharra dago. Horregatik, luzapen hau auzia bideratzeko pauso bat dela uste dute.