Euriteek eraginda, Lea eta Artibai ibaiek gainezka egin dute gaur.
Ondarroan, Errenteria auzoan, etxe azpiko garajeetara sartu da ura; bestalde, Dongreneko eskailera jausi egin da.
Amorotoko Oleta auzoan parkea urpean geratu da.
Markina-Xemeingo Udalak erreka ondotik ibilgailuak kentzeko oharra zabaldu du, Artibai ibaiak gainezka egin dezakeelako.
Mutrikuko Udalak Samikollatik porturaino doan errepidea itxi du, herritarren segurtasuna bermatzeko. Errepideak pixkat behera egin du, eta ondorioz udalak ixteko erabakia hartu du, ezer gertatu aurretik. Udala gai horren gainean lanean dabil.
Lekeition be uholde arriskua dagoela ohartarazi du udalak.
Marea 19:08etan egongo da goian eta Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuek ibai ertzak libre lagatzeko esan du, “badaezpada be”.
Bideoa ikusi.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.