Mutrikuko Musika Banda domekan Nazareno eguneko kontzertua eskaintzeko azkan entseguak egiten dabil. 13:00etan hasiko da musika saioa, Zabiel plazan.
Karlos Escudero zuzendari dela, bost pieza interpretatuko dituzte musikariek: J. Texidorren
Sangre de Artista pasodoblea, Willy Hautvast-en
Paganini Variations, Jesus Guridiren
El Caserio (L.E. Vegak moldatuta), Johan De Meij-en
Moment for Morricone eta John Edmondson-en
Tribute to Louis Armstrong.
Musika bandak jakitera eman duenez, kontzertua hasi aurretik, 10:30ean, kalejira egingo dute Goiko Plazan hasi eta Komendura arte. Meza amaitu eta gero, Komendutik Goiko Plazara joango dira.
Euria egingo balu, kontzertua, plazan egin beharrean, Zabiel Kultur etxeko ganbaran egingo dela eman dute jakitera.