VIII. Trinketeko beteranoen eskuzko txapelketa martxan dago domezkaz geroztik. Partidu ederrak ikusi dituzte zaleek.
Iazko txapeldun Arroitak eta Arratek erraz gainditu zuten Moralek eta Lakak osatutako bikotea: 30-11. Lakak ezin izan zuen bere maila emon. Izan be, aurreko egunean zestaz jokatuta zegoen, eta eskumako eskua nekatuta zeukan.
Arroitak eta Arratek gaitzago eduki zuten bigarren partidua irabaztea. Gandiaga eta Atxabal eduki zituzten aurrean, eta momentu askotan ikusgarria izan zen norgehiagoka. Azkan markagailua: 30-18 Arroita-Arrateren alde.
Hirugarren eta azkan partiduan Gandiaga-Atxabalek eskuratu zuten garaipena, 30-22 Izarra eta Nabarroren kontra.
Datorren domekan jarraituko du txapelketak, 10:00etan hasita. Beste hiru partidu jokatuko dira.