Soto de Realgo espetxera eroan dute Aingeru Cardaño
Aingeru Cardaño Munitibarko bizilaguna Espainiara estraditatu zuten joan den barikuan, Frantzian zigorra bete ostean. Hala, astelehenean epailearen aurretik pasatu ostean, Soto del Realgo espetxera eroan zuten(Madril, Espainia) euskal preso politikoa; izan be, Cardañok» Espainiatik alde egin» dezakela uste du epaileak. Kale borroka istiluengatik auzipetuta dago Espainian Cardaño; haren familiak, oraindik, ez daki zer gertatuko den berarekin.