Gizaburuagako Olazar Kultur Elkarteak ipuinetako pertsonaien bueltan ospatuko ditu inauteriak
Ipuinetako pertsonaiak. Hori da Gizaburuagako Olazar Kultur Elkarteak inauterietarako aukeratu duen gaia. Otsailaren 10erako hainbat ekimen antolatu dituzte elkarteko kideek: 12:00etan, disko barrikote egingo da Txokoan, sagardo txorizo eta gaztagaz; 14:30ean, bazkari herrikoia egingo da tabernan. Nagusiek 20 euro eta umeek 12 euro ordaindu beharko dute bazkari txartela; 15:00etan hasi eta 19:00ak arte, barriz, umeentzako ludoteka zerbitzua eskainiko da. Domeka da (otsailak 3) ekimenetan izena emoteko azkan eguna.