Gazi-gozoa izan da Mutriku FTko neska nagusiek Ostadarren aurka eskuratutako berdinketa. Banakoa egin dute San Miguel futbol zelaian, eta merezi, puntu bakar bat ez, hiru puntuak merezi izan dituzte Naberanek eta Lasartek zuzentzen duten taldeak.
Lehenengo zatia golik gabe amaitu bazen ere, bigarren zatia hasi orduko sartu zuten etxekoek lehenengo gola. 1-0koa Daiana Ricok soraluzearrak egin zuen. Baloiaren jabetza mutrikuarrena izan zen, eta talde bat edo batek joko ona egin bazuen, etxekoak izan ziren.
Garaipena eskuratzeko ordu laurdenen faltan ailegatu zen talde bisitariaren gola, kapitainak ondo bideratutako kontraeraso batean.
Hirugarren jarraitzen dute mutrikuarrek, Elgoibarrekin berdinduta, 33 punturekin. Ostadar da liderra. 35 puntu dituzte bost jardunaldiren faltan.