Gizaburuagako Okamikako Industrialdearen kontseilurako deialdia berandu egin izana salatu zuen epaitegietan Iker Belaustegi Lea Ibarra Amankomunazgoko presidenteak; epaileak, baina, ez du onartu Belaustegiren salaketa. Orain, Amankomunazgoak erabaki egin beharko du epaileak emondako epaiaren aurka helegitea jarriko duen ala ez; “oraindik epe barruan gaude eta denborarekin pentsatu egin beharko dugu zer egingo dugun”, azaldu du Bela
ustegik.
Industrialdearen akzionista nagusia den Sprilurrek kontseilurako deialdia egin zuen Mallabiako industrialdeak Okamikakoa hartuko zuela erabakitzeko. Kontseilu horretan ez zen Iker Belaustegi Lea Ibarra Amankomunazgoko presidentea izan; haren arabera, ez ziotelako garaiz abisatu. Horregatik, merkataritza-erregistroan salaketa jarri zuen.
Astelehenean atera zen epaia eta, haren arabera, kontseilura joateko garaiz abisatu zuten Belaustegi. “Kontseilura joateko ez nindutela garaiz abisatu argudiatu nuen nik, baina, azken finean, email-a bota zidaten eta horregatik, epaileak abisautzat hartu nau”, azaldu du Amankomunazgoko presidenteak.