Zarautz, Tolosa eta Lesakagaz batera sartuko dira Ueman zapatuan Lekeitio eta Munitibar. Batzar nagusia egingo dute zapatuan Orion, eta bertan onartuko dute bost udalerri mankomunitateko kide izatea. Ostean, ekitaldia egingo dute eguerdian.
Gaur egin dute agerraldia Maren Belastegi Uemako presidenteak eta herrietako alkateek. Bertan egon da Maitane Larrauri Fraile Lekeitioko alkatea.
Danera
69 herrik osatuko dute mankomunitatea zapatutik aurrera. Herri horietan 216.000 lagun bizi dira.