Txapelketa
Euskadiko Koparako baliagarria izango da, puntuatuko duten bigarren jardunaldia.
11:30ean izango da sprinterren irteera, eta 11:32an tradizionalena.
Antolatzaileek adierazi dutenez, hainbat zerbitzu edukiko dituzte parte hartzaileek. Alde batetik, Lekeitioko Independentzia Plazaren azpiko aldagelak erabili ahal izango dituzte. Bestetik, kamiseta bana jasoko dute, eta fruta, txokolatea eta edariagaz poltsa bana. Horrez gain, luntxa be egongo da.
Segurtasuna bermatuko duten zodiakak eta gurutze gorria be egongo dira.
Dorsalen banaketa Abadeen moilako sarreran egingo da.
Parte hartzaile bakoitzak aukera edukiko du Isuntza hondartzaren sarreran egongo den karga eta deskarga gunera sartzeko. Kayakak leku horretan kargatu eta deskargatuko dira.
Kayakak kotxetik atera ostean, leku seguruan lagatzeko aukera edukiko du, eta kotxea aparkatu artean han zainduko zaio. Txapelketa amaitu ostean barriro edukiko du aukera leku horretan kayaka utzi eta kotxearen bila joateko.
Amaitu ostean, garaikurren banaketa eta luntxa egingo dira Independentzia plazan.