Egun batez eta ordu batzuetan, Markina-Xemeingo ikasleak udaletxeko mahaian jarri eta udal agintarien postua hartu dute. Urtero egin lez,
Agenda 21 barruan, Bekobenta eta Berakruz eskoletako ikasleak Markina-Xemeingo udaletxea bisitatu dute. Iaz egindako proposamenei errepasoa egin eta ekarpen barriak egin dituzte ikasleek.
«Haize freskoa» direla esaten dute udal ordezkariek. «Urtero etortzen dira eta proposamenak egiten dituzte. Gero, hurrengo urtean, aurreko urtean egindako proposamenak bete diren edo ez egiaztatzen dute eta ekarpen barriak egiten dituzte», azaldu du Irma Etxeberria Markina-Xemeingo alkateordeak.
Ikasturte bakoitzean gai bat lantzen dute ikasleek. Bide horretatik,
aurten kontsumo arduratsua landu dute. Bada, udaletxera egindako bisitan gai horren inguruko proposamenak egin zizkieten udal ordezkariei.
«Herriak behar duena, egin beharreko lanak zeintzuk diren be esaten digute», gaineratu du Etxeberriak.
Behin bisitaldia eta proposamenak eginda, udal ordezkariak eta ikasleak «gosari osasuntsua» egin zutela esan dute.
IKASLEAK UDALETXEAN [nggallery id=44]