Biriken egoera jakiteko probak egin ahalko dira bihar Mutrikun
Bihar, 11:00etatik 11:30era, biriken egoera zein den jakiteko probak egiteko aukera egongo da Mutrikuko udaletxe azpian. Minbiziaren Aurkako Elkartearekin elkarlanean ari da Mutrikuko Udala, eta birikako minbiziaren kontrako kanpainarekin bat egin du. Gaurko ekimenaren asmoa tabakoak gorputzean duen eragin kaltegarria agerian uztea da. Gainera, herritarrek informazioa jasotzeko aukera edukitzeaz gain, psikologo batekin hitz egiteko aukera ere edukiko dute, eta erretzea lagatzeko laguntza eskainiko da.