Zaletxuak elkarteak antolatuta, jedetza batu zen
Lekeition euskal erromeriara. Lehenengo, hamaiketakoa egin zuten Isuntza elkartean Garraitzen Lekeition alkartu ziren dantzari danek: Ispasterkoak, Amorotokoak, Lekeitiokoak, Aulestikoak… Goizean eguraldi txarra egin bazuen be, segituan altxatu zuen, eta eguraldi bikaina egin zuen erakustaldia egiteko. Eskoletako jantokian bazkaldu ostean, plazara joan ziren alkarregaz. Baigorriko gaiteroak eta Trikizio taldeagaz erromeria egon zen, eta berandu arte anbiente itzela eduki zuten.