Despoblado Peña
Nafarroako mendietara joango dira domekan Artibai, Lumentza, Aurrera eta Burumendiko bazkideak eta nahi duten mendizale guztiak.
Bihar da izena emoteko azkan eguna: Markina-Xemeinen Disney tindategian edo Loiratsen; Lekeition Arantzaren bitxidendan, Ondarroan Anaitasuna tabernan eta Mutrikun Aparra jantzi dendan. Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 15. Bost orduko ibilbidea Galipentzu, San Pedro, La Peña eta Gabarderal arteko ibilbidea edukiko dute mendizaleek aurretik. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, bost ordu beharko dira egiteko. Autobusa 07:00etan aterako da Markina-Xemeindik.