Etxebariko Gazte Asanbladak antolatuta,
Zaloaren aldeko pala txapelketa egingo da aurten be
Etxebarrian. Aurtengoa, “azkena” izango da.
Izen emotea zabalik dago, eta ekainaren 30a,
domeka, izango da
azken eguna. Etxebarrin gazte lokalean, Otsolon eta Olaian emon daiteke izena; Markina-Xemeinen Erlatx eta Buztarri tabernetan.
Txapelketan parte hartuko duten bikoteak mixtoak izan beharko dira. Teniseko pelotagaz jokatuko da.Txapelketako finala uztailaren 24an jokatuko dute, Santixau jaietan.