Leire Salaberriak irabazi du Peru Abarka album lehiaketako ilustratzaile lehiaketa
Leire Salaberriak ipuinaren gaineran egiten duen interpretazio artistikoa “oso egokia” dela uste du epaimahaiak, besteak beste, narrazioaren esanahia, “izpiritua” oso ondo isladatzen duela. “Ez du dena puntuz puntu kontatzen, iradoki egiten du”, esan dute. “Azken hori da, hain zuzen, album ilustratu baten bereizgarria: istorio bakar bat bi modutara kontatzen da, elkarren laguntza duten bi lengoaia edo hizkuntzatan: hitzezkoa bata, irudien bidezkoa, bestea”, azaldu dute lehiaketaren antolatzaileek. “Album bat ez da testu bat ilustratzea bakarrik, testuak ilustrazioa aberastu behar du eta ilustrazioak testua azaldu, aberastu, jantzi eta haratago eroan”, diote. Aurkeztutako lanean egindako kolorearen erabilera be oso positiboki baloratu du epaimahaiak.Orain, Salaberriak uda osoa edukiko du lana amaitzeko, eta irailean aurkeztu beharko du lana. Urriaren 24an aurkeztuko da albuma, biblioteken egunean, Markina-Xemeingo udaletxean.