http://www.youtube.com/watch?v=qEz8THnouhA
http://www.youtube.com/watch?v=1ZxErYLLf7Y Ondo baino hobeto doaz kalbaixoak. Bariku gauean danbor hotsekin hasi zirenetik, ez da aspertzeko aukerarik egon. Zapatuan, Kalbaixo eguna, jende pilo bat batu zen, Kalbaixo gainean goizean eta herrian arratsaldetik aurrera. Goitibeherak izan ziren protagonista nagusiak. Inork ez zuen galdu nahi izan Ritxi Gorostiaga goitibeheren sustatzaileari haren lagunek egindako omenaldia.