Sapali percusion taldea
Ondarroako Gazte Asanbladak arratsaldean hasi eta gaueko ordu txikietara arteko egitaraua prestatu du
Sapali talde senegaldarragaz.
16:30ean hasi eta 18:00etara arte, dantza afrikarren ikastaroa egongo da aukeran, eta 18:30etik 20:00etara, berriz, perkusioarena. Ikastaro bakoitzak 15 euro balioko ditu, eta biak eginez gero, 25 eurokoa izango da kostua. «Dantzari profesionalak dira, eta eurak Ondarroara ekartzeko gastuei aurre egiteko ipini ditugu prezio horiek», azaldu du OGAk.
Ikastaroetan izena emateko 645 645 717 edo 632 847 790 telefonora dei daiteke.
Gauez jarraituko dute ekintzek
. 22:00etatik aurrera, Sapali percusion taldearen kontzertua egongo da, 4 euroren trukean,
eta «hortik aurrera, jaia», asanbladak iragarri duenez. «Ongietorriak izango zarete guztiok».