Ondarroako
Beikozini kultura areto berriaren «irekiera aprobetxatuz»,
etzi, 19:00etan Obarixo biaz deritzon
antzezlana eskainiko dute
Traman & Brix antzerki taldeko kideek. Hain zuzen ere, aretoan egingo den lehen antzezlana izango da ondarrutarrena. Sarrerak Beikozinin bertan daude sailgai, 4 euroren truke.
Kattalin Arizmendiarrietak ondarrutarrera moldatu du, Teresa Caloren Historias de mujeres en crisis lana
Obarixo biaz Teresa Caloren
Historias de mujeres en crisis lanaren moldaketa da. Itzulpena Kattalin Arizmendiarrietak egin du;
ondarrutar hutsean egindako antzezlana da, gainera. «Teresa Calok egindako antzezlanari buruzko geure bertsioa egin dugu, beti ere, testu originaletik urrundu barik. Ondarrutar moldaketa bat egin dugu, testua geureganatuz» azaldu du Ana Elordik, Traman & Brix antzerki taldeko kideen zuzendariak.
Egoera ekonomikoak, existentzialak eta beharreko kontuak eragindako krisian daude antzezlaneko emakumeak
Obarixo biaz antzezlana prestatzen denbora asko daramate, eta etzira begira,
gogotsu daude Ondarroako Traman & Brix antzerki taldeko kideak. «Urduri gaude, ilusio handiagaz. Taulagainean ahal dugun guztia egingo dugu. Behar asko egin dugu, eta maitasun guztiagaz eskainiko dugu antzezlana», gaineratu du Elordik. Teresa Caloren antzezlana berez, profesional mailan, hiru emakumek osatzen dute, baina Traman & Brix antzerki taldeko kideak zazpi direnez, testuak guztien artean banatuko dituzte, «denek parte hartu ahal izateko».
Obarixo biaz beharrean, batez ere, eguneroko gauzak «tristeenak direla ere» era komiko batean entzun ahal izango dira. «Historias de mujeres en crisis antzezlanean
lau atal motz eta bi bakarrizketa batu ditu Teresa Calok.
Bizitzan dauden zailtasunei era komikoan aurre egiteko duen gaitasuna erakutsi du berriro, Calok. Kasu honetan, krisian dauden emakume batzuk agertzen dira, baina ez maitasunak eragindako krisian, Teresa Calok ez du topiko horregaz bat egin. Krisi horren eragileak, batez ere, egoera ekonomikoak, existentzialak eta beharreko kontuak izan dira. Krisi horri aurre egiteko erarik onena geure umoreari eustea da. Izan ere, barre egiteak ez du bizitza luzatzen bakarrik; bolada eskasak pasatzen, arintzen eta gozatzen ere laguntzen du», .