Berriatuako puntistak atzo gauean Gernika-Lumon jokatu zuen partida irabazi zuen, David Minvielle lapurtarra bikote zuela. Unai Lekerika eta Xabi Barandika gernikarrek osatu zuten bikotea garaitu zuten, 15-11 eta 15-9 eginda. Hala, Burdeosen azaroaren 8an jokatuko den finalean izango da Aldazabal. Hain zuzen, Olharan-Alliez eta Garcia-Etcheto bikoteek elkarren aurka jokatuko duten partidaren irabazleen kontra neurtu beharko dituzte indarrak.