Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketan parte hartu zuten sei finalistak. Argazkia: uztarria.com
Mikel Larrañaga azpeitiarraren atzetik sailkatu zen Ugaitz Mugerza mutrikuarra Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketan. Biak hurrengo denboraldian aizkorako lehenengo mailan ariko dira. 19:59 minututan amaitu zituean lanak azpeitiarrak eta 34 segundora, berriz, mutrikuarrak. Aratz Mugerzak, aldiz, seigarren egin zuen.
Zapatuan [azaroak 1] Asteasuko pilotalekuan jokatutako finalean aizkolariek 54 ontzako bina enbor, 60 ontzako bina enbor eta 72 ontzako bina enbor ebaki behar izan zituzten. Lehen kana-erdikoa bateratsu amaitu zuten aizkolari guztiek. Mugerza II.ak aurre hartu zien beste bost aizkolariei. Mutrikuarraren atzetik amaitu zuten Mikel Larrañagak eta Arkaitz Jauregik. Hurrengo bi enborrak mozten ere Ugaitz Mugerza izan zen lehena: 60 ontzako eta 72 ontzako enborrak lehen postuan ebaki zituen. Bigarren zatian, aldiz, Larrañaga izan zen azkarrena, eta berak amaitu zituen lanak arinen.