Ajuriasko eskupilota txapelketaren finalak jokatu zituzten domekan Lea Ibarra Motrollo eta Gernika-Lumoko eskupilota taldeek.
Alebin mailan Gernika-Lumoko taldea Leako Jon Lopezek eta Urtzi Kareagak osatutako bikoteari 22-14 nagusitu zitzaion. Benjaminetan ostera, Leako Igor Jaiok eta Koldo Enbeitak 22-12 irabazi zioten bikote gernikarrari. Partidu oso politak jokatu zituzten eta maila ona erakutsi zuten denek. Frontoian jende asko batu zen.