Aurrera Mendi Taldeak aurreratu duenez, bi egunetako ikastaroa izango da. Azaroaren 14an, klase teorikoa emango da 19:00etatik 21:00etara eta azaroaren 15ean, ostera, klase praktikoa egongo da 09:00etatik 13:00etara. Klase teorikoa zein praktikoa Kofradia Zaharrean izango direla aurreratu dute.
Mendi taldeak Aurrera XIV. mendi astearen baitan antolatu du ikastaroa. Hain zuzen ere, kokatze sistema orokorra android mugikorretan ezarrita duten terminalak erabiliko dituzte ikastaroa egiteko. Horrez gain, ikastaroetan izena ematen dutenek,
Google Play Store-tik
Oruxmaps aplikazioaren azken bertsioa instalatuta ekartzea komenigarria dela gogorarazi dute ikastaroaren antolatzaileek. Bi baldintza horiez gain, mugikorreko barne memorian edo SD memorian bi gigabyte libre izatea eta bateria kargatzeko kablea ekartzea ere eskatzen da.
Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak izango dira, eta izen ematea azaroaren 12a baino lehen egin behar da Ondarroako Anaitasuna tabernan. Ikastaroari berari buruzko edozein informazio gehiago nahi izanez gero, 635 200 189 telefonora deitu edo
mendi taldeko webgunean bertan kontsultatu daiteke.