Azokan, baina, ikusteko eta erosteko aukera egoteaz gain, eskulanak egiteko aukera ere egongo da, iaz modura.
Lore eta landare apaingarriak, lore lehorrak, eztia eta kremak, bosaiak, hazi naturalak, telazko lorak, landare ekologikoak, xaboia, perfume naturalak… Azokan denetarik egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
11:00etatik 15:00etara. Horrez gain, iaz egin modura, azokara gerturatzen direnek lore lehorren tailerrean ere parte hartu ahalko dute: «Hainbat tailer eta ekintza egongo dira».
Azoka 11:00etatik 15:00etara egingo da. Behin ordu hori pasatuta, saltzaileek eta arduradunek dena jaso eta azoka amaitutzat emango dute.
Azokak irauten duen bitartean musika egongo dela ere aurreratu dute Ondarroako Turismo Bulegokoek.
Horrela ba, eguraldi onagaz zein txarragaz, herritarrek bestelako eskaintza ikusgarria dakarren urteroko azoka ikusi ahalko dute domeka goizean Ondarroako Berdura Plazan.