Sardina eta betandi asko porturatu dira asteon Ondarroako Kalare Deuna kofradian
Martitzenean betandia eta, eguazten eta eguenean sardina porturatu dela adierazi du Eusebio Arantzamendi Ondarroako Kalare Deuna kofradiako presidenteak.
Martitzenean Getaria eta Donostia bitartean harrapatu zuten arrantzaleek betandia. “Egun bakarrerako politto sartu zen. Eguraldiak eskasak emanda egon ziren, eta ez ziren txalupa asko itsasoratu”. Baxurako itsasontzi bakar batek, esate baterako, 27.000 kilo betandi ekarri zituela adierazi du kofradiako presidenteak. Martitzenean arrantzara irten zuten baxurako itsasontzi bakarrak konforme bueltatu ziren egin zuten arrantzuagaz.Eguaztenean, ostera, sardina asko porturatu zen; 28.000 bat kaxa sardina ekarri zituzten arrantzaleek. Oraindik ere, nahiko urruti ari dira arrantzantzen arraina, lau edo bost bat ordura. Horrez gain, sardina oso merke saldu zen bentalekuan: 50 zentimo eta 38 artean. “Bentalekuan saldu daitekeen preziorik merkeenean saldu da sardina, hori baino prezio baxuagorik ezin da jarri”.
Gaur [azaroak 20], baxurako txalupak goiz osoan sardina deskargatzen aritu dira portuan.