Elena Fernandez. Argazkia: Kirol Agenda.
Bihar [abenduak 2] ondarrutarrek merezitako omenaldi xumea egingo diote. Gaur zendu da Fernandez gaixotasun luze bat eta gero.
Omenaldia kiroldegian egingo diote, 19:00etan hasita. “Denetarako tartea egongo da. Bertsoak eta musika ipiniko ditugu, esate baterako. Bere bizitzaren hainbat pasarte gogoratuko ditugu biharko omenaldian”.
Besteak beste, Loren Arkotxa Ondarroako alkatea izandakoak parte hartuko du ekitaldian. Horrez gain, Gabixolak bertso batzuk abestuko ditu. Bere ibilbide profesionalean zein pertsonalean ezagutu zutenek haren izatea gogora ekarriko dute Fernandezek hain gogoko zituen musikaren doinuekin batera. “Omenaldira hurbiltzen direnek ere berba hartzeko aukera izango dute. Harekin bizitako pasarteak gogora ekartzeko aukera emango diegu”.