Aldarrikapena “panorama internazionalean naziotasunak eta erabakitzeko eskubidearen gaiak hartu duten tokiaz” jabetuta egiten du Ernaik. Horrela ba, abenduaren 6a Espainiako Konstituzioaren Eguna dela aprobetxatuz, Lekeitioko Ernaik egun hori herriko gazteen artean “inflexio puntu bat” izatea nahi du. Horretarako, abenduaren 6rako egitarau bat osatu du taldea, hainbat gazteren ekarpenagaz.
Eguna antolatu aurretik, aldiz, “nazio zapalkuntzaren hainbat datu objektibo” kaleratu dituztela jakitera eman dute Ernaiko kideek. “Horrez gain, Lekeitioko gazte kuadrilla desberdinekin ere batu gara eta gai horretaz hitz egin dugu, euren iritziak entzunaz”. Azaroaren erdialdean hasi eta abendura bitartean egin dituzte batzar horiek. “Gure jarduna, izan ere, gazteei zuzenduta dago. Lanketa horiek benetan oparoak izan dira, eta horietatik, gazte bakoitzak atera dituen ondorioak kaleratuko ditugu konstituzio españolaren egunean. Gazteok inposaketa horretaz kontziente garela argi gera dadin, eta nazio zapalkuntzaren kontzientzia gure artean ere puri-purian dagoen gai bat dela plazaratzeko”.
Baina Lekeitioko Ernaik beste jauzi bat ere eman nahi izan du. Eta horretarako herriko merkatariei abenduaren 6an euren ekarpena egiteko eskatu die. “Lekeitioko dendariei ere egun horretan euren ekarpena egin dezaten eskatu diegu, egun horri intsumisioa eginez (eta dendak irekiz). Euskal Herriaren burujabetzarako bidean, eta beraz, jendarte justuago baten bidean, oztopo baita, 1978tik hona kapitalaren mesedetara soilik aldatu den konstituzio hau”.EGITARAU ABENDUAK 6
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.