Kirmen Uriberen 'Mussche' eleberria txineraz argitaratuko da 2015eko udazkenean
Lijiang Publishing House argitaletxeak kaleratuko du Txinan idazle ondarrutarrak 2012an argiratatu zuen liburua. Egilea bera ere, aurkezpena egitera Txinara gonbidatu dute.
1980an sortu zen Lijang argitaletxeak 5000 izenburu argitaratu ditu hogeita hamar urte hauetan. Hasiera hasieratik, munduko literatura itzultzen espezializatu ziren. Horrela, egile txinatarak editatzeaz gain Gunter Grass, Marguerite Duras, Thomas Mann, Yasunari Kawabata eta Octavio Paz itzuli dituzte, besteak beste.