Bihar, 19:00etan, Voces. Detencion y tortura en el Pais Vasco dokumentala emango dute Markina-Xemeingo kultur aretoan.
20 minutu inguru dituen dokumentalaren emanaldiaren ostean, IƱaki Goioaga senatariak solasaldia eskainiko du.
Iluntzean proiektatuko duten dokumentalak torturak jasan eta inkomunikazioan egon diren herritarren testigantzak jaso ditu. Ahotsak elkarteak lau urtean egindako beharra erakusten du, besteak beste. Denbora tarte horretan, Euskal Herriko 45 pertsonaren testigantzak jaso dituzte, tartean, eskualdeko jendearenak ere bai. 1982 eta 2010 urteen artean estatu espainiarreko hainbat indar poliziaren eskuetan jasotako torturen berri ematen dute.
Hala eta guztiz ere, dokumentalean ez dira pertsona horiek guztiak ikusten. Hain zuzen ere, 11 pertsonen zuzeneko gertaerak entzun daitezke. Dokumentalean jaso diren testigantza guzti horiek, Istanbuleko protokoloari jarraituz, 30 profesionalek aztertu dituzte.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.