Azaro Fundazioko arduradunak eta Aldundikoak. Argazkia: BFA
Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatua egon da Azaro Fundazioak Markina-Xemeinen duen egoitzan. Fundazioa espezializazio ekonomiko eta enpresa-berrikuntzaren prozesu handi bat zuzentzen ari da, “ekonomia urdinean” oinarritua.
2007 eta 2013 urteen bitartean, Azaro Fundazioak “Esperantza 2013” proiektua sustatu zuen; orain, Gunter Pauli eta Luigi Bistagninoren laguntzaz, bere estrategia ekintzailea berrikusten ari da, eta, horretarako, 2020. urtea erreferentetzat hartu dute Lea-Artibain enpresa-ekimen berriak abiarazteko. Gaur egun, Azaro Fundazioak zerbitzu ugari ematen dizkie ekin nahi duten pertsona eta korporazioei. Ildo horretan, hainbat egiteko sartzen dira: negozio-aukera berritzaileak identifikatzea, bideragarritasun-planak egitea, eta negozio berriak sortu edo finkatzeko prestakuntza eta laguntza ematea.