Berriatuko Bilduko ordezkariak etorkizunera begira daude. Eta horren adibide izan zen joan den abenduaren 5ean egin zuten batzar irekia. Batzar horretan Hari Gara dinamika aurkeztu zuten herritarrek. “Dinamikaren nondik norakoak azaldu genituen eta horien artean, Berriatua denon artean eraikitzeko jaso beharreko ekarpenak jasotzeko beste hainbat batzar egingo direla eren aipatu genuen”.
Berriatuko Bilduko ordezkariak.
Hari Gara kanpainaren ezaugarri nagusia parte hartzea dela diote. “Datozen hauteskundeak antolatzeko eta prestatzeko eta baita ere eguneroko lanerako ere”.
Funtsean, berriatuarrak ilusio handiz eta denen artean sortutako herri hobean bizi izatea da Bilduk udal hauteskundeetara begira duen erronka nagusia.
Halaber, herritar guztiei datozen hileetan egingo diren batzar irekietan parte hartzeko deia egin diete Bildukoek. “Denok zaudete gonbidatuta egingo diren ekintza eta batzar guztietara. Berriatuarron etorkizuna donon esku dagoelako, animatu, etorri eta parte hartu!”.