Beste behin ere, hainbat herritar kirolaren inguruan batu ditu Egia-Iriondo memorial ezagunak. Lasterketak Berriatutik 12:00etan irten du, eta ordu horretarako alde zaharra jendez gainezka zegoen, lehen korrikalariak noiz helduko zain.
Helmugara sartzen lehena, Asier Ugartetxea izan da aurten ere. Txapelduna txalo artean hartu dute ikusleek. Handik segundu gutxira hasi dira ailegatzen hurrengo korrikalariak ere. Nesketan, ostera, lehen sailkatua Ioana Osa izan da. Sailkapena gutxienekoa izan da. Izan ere, jai giroan murgilduta igaro dute kirolari gehienek gaurko eguna. Batzuk banaka, beste batzuk taldean, baina guztiek ondo pasatzea izan dute helburu.
Behin denak helmugaratuta, sariak eta oroigarriak banatzen hasi dira. Txikienek domina bana eta goxokiak jaso dituzte, eta nagusiek, aldiz, garaikurrak. Denak ere pozik pasatu dira oholtza gainetik euren sariak jasotzera.
Caritas Ondarroako kideak Egia, Iriondo eta Orkatz Beitia
Lehen sailkatuek euren garaikurrak jaso ostean, Caritas elkarteko kideei, oroigarri berezi bat eman diete antolatzaileek; herrian egiten duten beharrari esker ona adierazi nahi izan diete antolatzaileek omenduei. Caritas elkarteko kideekin batera, Egiak eta Iriondok ere sekulako txalo zaparrada jaso dute.
SAILKAPENAOrokorra neskak
Ioana Osa
Itsaso Urkiaga
Idurre Martin
Orokorra mutilak
Asier Ugartetxea
Txomin Bustindui
Eñaut Lertxundi
Beteranoak neskak
Aitziber Zenarruzabeitia
Izarra Azpiri
Ana Urkiza
Beterano mutilak
Asier Ugartetxea
Gorka Mugika
Iñaki Solabarrieta
Neskak, gazte maila
Itsaso Urkiaga
Pristilla Asiama
Irati Bilbao
Mutilak, gazte maila
Axular Argoitia
Damian Ares
Beñat Eizagirre
IRUDIETAN [nggallery ID=214]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.