Asteburuan jokatu dituzte norgehiagokan parte hartzen dabiltzan 11 bikoteek partidak, eta lau bikotek egin dute aurrera: Kurrok eta Kasperrek, Jonpuk eta Josuk, Roberrek eta Isac-ek eta Azerik eta Goje IIk.
Finalerdietara ailegatu diren bikoteak maila ona erakutsi dute. Tantu askoko aldeagaz gainditu zituzten aurkariak. 30 et 8 eta 30 eta 17 irabazi zuten esate baterako Kurro eta Kasperrek, eta 9 eta 30 eta 11 eta 30, berriz Jonpu eta Josuk. Rober eta isac ere ondo ibili ziren partidak 30 eta 12 eta 11 eta 30 irabazita. Beraz, final erdi estuak izango direla aurreikusi daiteke.
Finalerdietako partidak
Barikuan, 19:00etan, hasiko dira finalerdiak. Kurro eta Kasper eta Jonpu eta Josuren artekoa izango da lehenengoa, bigarrena berriz, Rober eta Isac-ek Azeriren eta Goje IIaren kontra jokatuko dute. Lau horien arteko irabazleak zapatuko finalerako pasea eskuratuko dute.
11:30ean hasita jokatuko da finala Lekeitioko frontoian.